Hezkuntza Aplikaturiko Teknologi
Berriak izeneko ikasgaia, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako, Haur
Hezkuntzako hirugarren mailako ikasketen barnean aurkitzen da. Materia honek
aurreko urteetan ikasitakoak, “informazioaren eta komunikazioaren
teknologiekin” (IKT) lotura zuzena du, honako bi arrazoiengatik:
- Guztiontzako Eskola ikuspegiaren baitan kokatzen delako
- Aniztasunari erantzuteko printzipioak eta estrategiak bereak egiten dituelako.
Egia da teknologi berriei esker,
ikasle guztion hezkuntza-premiak asetzeko oso baliagarriak izan direla eta
aurrerantzean ere izango direla. Egia da baita ere, hezkuntza premia zehatz
baterako sortutako teknologiak, ondoren gizarte guztiarentzako baliagarriak
izan direla, adibide bezala, telebistan subtituloak entzumen arazoak
zituztenentzat sortuak izan baziren ere, gaur egun denok erabiltzen ditugula. Beraz, denok teknologi berriei buruz erreflexio pertsonal
bat egitea ez legote batere gaizki, teknologi berriei esker oztopoak gainditzen
joaten gara, ikasteko, bizitzeko, lan eta jolas egiteko gaur egungo gizartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario