jueves, 24 de mayo de 2012

BLOGAREN EBALUAZIOA

Beno, iritsi da blogaren ebaluazioa egiteko eguna. Egia esan Teknologi Berrietako irakaslearekin harremanetan jarri nintzenean, egin behar ziren gauza guztiak azaldu zizkidanean, beldur pixkat sartu zitzaidan. Ordenagailuarekin aritzea ohituta nago eta nire haurreskolan ere ordenagailuarekin gauza asko egin behar izaten ditut, azkenaldian gainera egiten ditugun formakuntza guztiak on-line izaten dira. Hala ere, mindomo, scratch,.. moduko hitzak inoiz entzun gabe nituen. Blog hitza aldiz mila aldiz entzunda nuen, baina blog bat sortzen dudan lehen aldia da. Bloga sortzen hasi nintzen lehen egunean, ez nuen asmatzen fundamentuzko ezer egiten, baina ordutxo batzuk ordenagailu aurrean egon eta gero, sarean tutorialak ikusi ondoren, poliki poliki, azkenean blog bat sortu dut. Oraindik asko ikasteko eta hobetzeko dudan arren, egin dudan blogaz harro nago eta aurrerantzean bloga osatzen eta berritzen saiatuko naiz.
Nire blogari forma emateko oso baliagarriak izan zaizkit, nire ikaskideak egindako blogetan salseatzea. Hasieran ikaskidei beraien helbidea eskatzeko lotsa ematen zidan, agian nire helbidea ematea lotsa ematen zidalako. Baina egia esan, besteen lanak ikustea oso positiboa izan, besteek bloga nola osatu duten ikustea eta askotan nirea osatzeko ere ideia asko eman dizkidate.

Nik nire taldekidea den, SAIOA AGUINACO MARTINEZ DE QUELEN bloga (http://saioaikthezkuntzan.blogspot.com.es) ebaluatu dut. Saioa ni bezala ikasketak lanarekin bateratzen ditut eta berarekin konpartitutako unetan, nire zailtasun berdinak izan dituela transmititu dit. Baina oztopo guztiak gainditu ditu eta niri asko gustatu zaidan bloga osatu du. Zorionak Saioa! Hona hemen, puntuz puntuz bere blogaren inguruan egin dudan ebaluazioa:

KATEGORIA

·         Ikaslearen oharrak: koadernoan jasotzen diren apunteak, ideiak…:

Ohar ugaritasuna eta kalitaztekoak: norberaren gogoetak, eta iruzkinak, azalpenak, adibideak, irudiak ...

·         Analisia eta gogoeta:

Datuak , ideia propioak eta teoria uztartzen ditu. Era berean, idatzita agertzen den guztiaren analisia eta gogoeta egiten du.

·         Sormena eta originaltasuna:

Bloga originala da, baina atal batzuk nahiko apal aurkezten dira.

·         Atalen arteko lotura eta koherentzia:

Atal guztiak koherentzia dute eta loturak agertzen dira.

·         Hizkuntzaren zuzentasuna:

Idazkera jasoa. Akatsak ez dira nabarmenak, edota garrantzi gutxikoak dira.

·         Aurkezpena:

Itxura zaindua dauka. Baina, sarrerak era nahasian aurkezten direla ematen du, esteken formatoa dela eta.


SCRATCH: Han Urrun Etxe Poxpolo

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:

• Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea

• Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea

• Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea

• Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea

• Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera

• Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera

• Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna

• Programazioaren oinarriak ikasteko aukera

• Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…

• Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea


Teknologi berrietako ikasgaian, scratch ikasi dugun azkeneko aplikazioa izan da eta egia nik bereziki, ez dut aplikazio hau lantzeko denbora asko izan. Hala ere, hasierako pauso hauek egin ditut:

  • http://scratch.mit.edu/ orrialdean erregistratu naiz eta programa deskargatu dut.
  • Eskola bateko irudia aukeratu dut.
  • Txirri Mirri eta Txiribitonen txistulari diskotik, Han Urrun Etxe Poxpola abestia sartu dut.
  • Panpintxo bat aukeratu dut.
Nire ideaia abestiaren bitartean panpintxoari mugimendua eta dantza bat sortzea zen, saiakera asko egin ditut eta oraindik ez dut lortu, baina lortuko dut!

Bestalde, blogean egindako lana jartzen saiatu naiz baina irudia jartzea bakarrik lortu dut:


SCRATCH: HAN URRUN ETXE POXPOLA

MINDOMOA: BIDEO JOKOAK

Mindomoa mapa mental bat da, bertan erabiltzaileak mapak sortu, ikusi eta konpartitu daitezke. Horretarako jarraitu beharreko pausoak:
  • http://www.mindomo.com/ orrialdean sartu
  • Bertan helbidea eta erabiltzailea sartu behar dira
  • Mindomo barruan sartu ondoren, gai baten inguruan mindomoa sortzen da eta jende desberdinarekin mindomoa osatzeko aukera dago
Teknologi Berrietako ikerketa lana mindomo batean egin dugu, gure taldeko partaideak hauek izan gara:
  • Amaia Usandizaga
  • Aitziber Agirrezabala
  • Saioa Aguinaco
  • Nerea Alustiza
Gure ikerketa lana BIDEO JOKOAK HEZKUNTZAN izan da, bertan gaiari buruzko informazioa eta artikuluak bilatu ditugu, gaiarekin loturiko jardunaldiak aztertu ditugu, gurasoei bideo jokoen inguruan inkesta bat pasa diegu,...

Guzti honen emaitza ondorengo helbidean klikatuz ikusi dezakezue:

<iframe width="500" height="405" src="http://www.mindomo.com/view.htm?m=5bf34f729c3b456aa77598e7d6138988" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Blog honen ezkerraldean ere, mindomoa ere ikus dezakezue ( formato txikiagoan jartzen saiatu naiz, baina ez dut lortu ).

Bestalde hurrengo bi irudi hauetan, mindomoa itxita eta zabalik nola geratu den ikus daiteke (irudian klikatuz gero, irudiak garbiago ikusten dira) :

MINDOMOA ITXITA: BIDEOJOKOAK HEZKUNTZAN
MINDOMOA IREKITA: BIDEOJOKOAK HEZKUNTZAN

2. APLIKAZIOA: CMAP TOOLS

Blogean sartzeko aukeratu dudan bigarren aplikazioa CMAP TOOLS programa izan da. Cmap Tools, programa libre bat da eta hezkuntzan oso erabilgarria da. Programa honi esker, edozein motatako mapa kontzeptualak egin daitezke eta gainera objetuen arteko harremanak sortu daitezke. Kontzeptuei baita ere bideoak, argazkiak, textua,... gehitzeko aukera dago.
Bertan mapa kontzeptual bat egiteko egin behar den gauza bakarra, Cmap Tools programa ordenagailuan instalatzea da eta gero mapa kontzeptuala egin ahal izateko sarean tutorial asko aurki daitezke.

Nik nire haurreskolan on-line egiten ari garen ikastaro batean lantzen ari garen Hezkuntza Proiektuari buruzko mapa kontzeptual bat egin dut. Mapa kontzeptuala sotu ondoren, jpg formatura pasa dut eta hemen duzue ikusgai ( mapa kontzeptuala argiago ikusi ahal izateko, klikatu irudian ):


HAURRESKOLETAKO HEZKUNTZ PROIEKTUAREN MAPA KONTZEPTUALA






1.APLIKAZIOA: FLICKR

Blog honetan sartzeko aukeratu dudan lehenengo aplikazioa, FLICKR aplikazioa izan da.
Flickr web leku bat da, bertan argazkiak eta bideoak, gorde, ordenatu, bilatu eta konpartitu daitezke.
Aplikazio erabiltzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:


  • http://www.flickr.com/ orrialdean sartu.
  • Orrialde honetan kontu bat ireki behar da.
  • Kontua ireki ondoren, http://www.flickr.com/  orrialdean sartzen zaren bakoitzean sesio bat ireki behar da, bertan helbidea eta pasahitza jarri behar dira.
  • Bertan sartuta zaudenean argazkiak eta bideoak igo daitezke.
  • Aplikazio honek aukera asko ematen dizkizu, argazkiak igo, lagunekin konpartitu,... niri oso interesgarria eta erraza iruditu zait.
Nik nire haurreskolako argazkiak sartu ditut. Argazki bakoitzaren azpikaldean, argazkian ikusi daitekeenari buruzko azalpen txiki bat egin dut. Gainera argazki guztiekin album bat osatu dut. Beraz, hurrengo helbidean klikatuz gero, Donostiako Antiguo-Landetxe haurreskolako argazkiak ikusiko dituzue:

 http://www.flickr.com/photos/antiguo-landetxe_haurreskola/

Zuen gustokoak izatea espero dut eta nahi duena gure Haurreskola bisitatzera gonbidatuta dago.

domingo, 20 de mayo de 2012

LOS DESAFIOS DE LAS TIC PARA EL CAMBIO EDUCATIVO



CARNEIRO, R., TOSCANO, J.C., DÍAZ, T. (Coords.)

Colección Metas Educativas.

OEI/Fundación Santillana, Madrid, 2009, pp. 181.



“Las TIC y los nuevos paradigmas educativos: la transformación de la escuela en una sociedad que se transforma”


“Los desafios de las TIC para el cambio Educativo” izeneko liburuan, bigarren kapituluan “Las TIC y los nuevos paradigmas educativos: la transformación de la escuela en una sociedad que se transforma” aurkitu dezakegu, Roberto Carneirok idatzita. Bertan hiru paradigma aipatzen dira:



  1. PARADIGMA: “La educación como servicio (de proximidad)
  2. PARADIGMA: “Escuelas que aprenden”
  3. PARADIGMA: “La construcción de los aprendizajes”

JUAN CRISTÓBAL COBO ROMANÍ


“Informazio-teknologien kontzeptua. KIT definizioen gaineko benchmarking ezagutzaren gizartean”


COBO ROMANÍ, Juan Cristóbal (2009), ZER Revista de Estudios de Comunicación, nº27. Bilbao: UPV/EHU, pp. 295-318.

Disponible en:


Aurreko helbidean, Juan Cristobal Cobo Romanik IKT inguruko definizioen inguruan aurkeztu zuen ikerketa eta emaitzak aurki daitezke. Ikerketaren ideia nagusiak aipatzea luzeegia izango litzateke, beraz, hona hemen ikerketaren laburpentxo bat:


“Bizi ditugun garai hauetan “informazioaren eta komunikazioaren teknologiek” (IKT) duten garrantzia kontutan harturik ezinbestekoa zaigu kontzeptu hau erabilgarria bilakatzea, definizio bakarra osatzeko baino ikuspegi akademiko batetik aztertzeko asmoz. IKTen definizio asko dagoenez benchmarching baten bidez zenbait hezkuntza instituziok eta nazioarteko erakundek kontzeptuari eman dizkioten adierak bildu, aztertu eta sailkatu dira. Lan honek tecnología hauen definizio bat, azterketa metodologia bat eta ikaste-testuinguruen eta eskuratutako gaitasun digitalen arteko harremanei buruzko proposamen kontzeptual bat plazaratu nahi ditu.”



CRISTÓBAL COBO ROMANÍ


“Cambian las tecnologías, pero se replican los patrones y los errores del pasado”

CUADERNOS DE PEDAGOGÍA, Num.418


“A la hora de incorporar tecnologías en las aulas, no hay que mirar tanto al futuro, sino aprender del pasado, porque se siguen cometiendo los mismos errores. Es el mensaje que repite Cristóbal Cobo Romaní, investigador del Oxford Internet Institute. Lo que propone es introducir nuevas formas de transmitir los conocimientos, de combinarlos y de vincularlos al entorno, y, al mismo tiempo, dar cabida a competencias y habilidades adquiridas en otros contextos y que son ignoradas. Estos son algunos de los elementos que conforman el paradigma que describe, junto con John W. Moravec, en Aprendizaje invisible. Hacia una nueva ecología de la educación.”


Cristobal Cobok ikaskuntza ikusezinen inguruan hitz egiten du, kontzeptu hau definitzea zaila bada ere, ikasgai oso garrantzitsuak daudela dio, hezkuntza sistemek kontutan hartzen ez dituena. Deszentralizazio erradikala sareen aberastasunarekin lotura estua duela dio, harremanetan parte hartzen duten gauza guztiek berriro definitu beha direla, horretarako teknologiak aukera asko ematen dizkigutela. IKTen inguruan aipatzen du, baliagarriak direla baina ez uste dugun bezainbeste. Ikasgeletan IKTen erabilera okerra egiten ari garela dio. Hauen inguruan proposamen desberdinak egiten dizkigu, ordenagailuak klasetik atera behar ditugula, teknologi mugikorra erabiltzearen aldekoa da, ikasleen irudimena landu behar dela. Ikastetxeek aldiz, ausardia eta kreatibitatearen alde egin behar dutela, betiere praktika teoriarekin lotzen dituzten metodologiak erabiliz. Hezkuntzak, behin eta berriz akats berdinak errepikatzen dituela dio, eta honekin batera teknologi berriak ez dituztela behar bezala erabiltzen.

SCHANK: "El `e-learning´ actual es la misma basura, pero en diferente sitio"


http://elpais.com/diario/2010/02/25/ciberpais/1267068270_850215.html

                                          " Roger Schank es un experto en Inteligencia Artificial que investigaba cómo educar a los ordenadores y acabó descubriendo que a los humanos nos educan mal. Schank fue profesor de Ciencias de la Computación yu Psicología en la universidad de Yale y, posteriormente, director del Proyecto de Inteligencia Artificial de la misma institutión. En 1989 fue contratado por la universidad de Northwestern para crear el Instituto de Ciencias de la Educación. Ha sido también profesor en Standford y Carnegie Mellon, pero ha tenido que esperar hasta los 64 años para que una institución académica le permitiese poner en práctica sus teorías: la Escuela de Negocios de La Salle presenta en marzo una serie de másters en Internet basados en la revolucionaria visión educativa de Schank."



Roger Schankek, El Pais egunkarian 2010eko otsailaren 25ean egiten dioten elkarrizketan oso gauza interesgarriak esaten ditu. Hala ere, nire iritziz oso modu gogorrean eta zorrotzean botatzen ditu. Eskolak teknologi berriak hartzen dituztela dio eta suntsitzen dituztela. Eskolak bizitzen erakutsi beharko ligukela dio, gure bizitzan erabakiak hartzen, baloreak ikasten eta gure lan zein izan behar den erabakitzen. Txikitan gauzak ikasten genituen bezala, handitan ere modu berdinean ikasi beharko genituela, azterketen sistema ez duela funtzionatzen. Ikasi daitekeen guztia praktikan oinarritzen dela. Baita ere, elkarrizketa honetan eskolak ez direla beharrezkoak esaten du, eskolak gobernuak kontrolatzen dituztela eta gobernuak jende sinplea nahi duela, bere buruari galdera asko egiten ez dizkiona.


DIVANEOS EDUCATIVOS: Manuel Rives



Bideo honetan, Manuel Rivesek proposatzen dizkioten lau galderei erantzuna ematen die. Galdera hauek hezkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzkoak dira. Elkarrizketa gaztelaniaz da. Hona hemen elkarrizketa osotik interesgarriak iruditu zaizkidan erantzunak:


Galdera: ¿Solucionar la brecha digital entre la sociedad y la escuela es una cuestión de recursos o de voluntad?


·         M.Rives: Es una cuestión de recursos hechos con voluntad de cambiar la escuela. Yo dudo si hay más un interés de cambiar la escuela, que un interés de meter cacharros para confirmarse de que se hace una inversión. Porque no entiendo una inversión económica en tecnología, si no ha cambiado de un método metodológico de enseñanza diferente. Porque si no lo que hacemos, es en vez de que las tecnologías cambien el sistema, hacemos que el sistema simplemente deje entrar a las tecnologías, y que las tecnologías se adapten al sistema, no el sistema a las tecnologías. Si hacemos una inversión enorme pero la clase no varía en absoluto, no estamos invirtiendo, estamos gastando. Debemos preguntarnos ¿Qué queremos hacer en la escuela? ¿Qué escuela queremos? No por invertir en tecnología, van a cambiar las cosas. Cambian si tenemos claro a donde queremos ir, no nos vale cualquier cambio, sino un cambio positivo.

Galdera: ¿Cómo ha cambiado el rol del profesor en un aula TIC?


·         M.Rives: No hay profesores TIC, una persona que tiene una sensibilidad, ya era un profesor diferente antes de utilizar las TIC, solo que no tenia las herramientas que le permitiese llegar a cierto nivel. Una tecnología no cambia al profesor. No hay aula TIC, como no hay profesor TIC. El hecho de que se utilicen las TIC, lo que hace es potenciar el aprendizaje, pero ya existía ese aprendizaje. Un profesor que hace uso de las nuevas tecnologías, lo primero que tiene que tener es autocrítica, preguntarse: ¿Qué hago?, ¿De dónde vengo? y ¿A dónde quiero llevar a mi alumnado?  Cuestionándote eso, llegas a la conclusión que las tecnologías de la comunicación y la información son un arma indispensable en la historia de la humanidad, nunca ha tenido tanta posibilidad de expresarse y comunicarse. A mi me interesa muchísimo que el alumnado no sea receptor de nada, sino creador de su conocimiento. El profesor debe tener autocrítica, ganas de cambiar las cosas y sobretodo ganas de arriesgar, con las mejores armas que tenga en las manos.

Galdera: ¿El libro de texto es una ayuda o un lastre?


·         M.Rives: El libro de texto no es culpa de nada. El libro de texto lo ha impuesto el profesor. El libro de texto es un buen recurso, utilizado bien. ¿Pero necesitamos 25 lotes para 25 niños? No. Pero es lo mismo si el libro de texto se da en digital. Necesitamos trabajar en grupo, a generar proyectos, a que los alumnos arriesguen y que sean capaces de expresarlo de múltiples maneras. El libro bien utilizado puede ser un buen recurso.


Galdera: ¿Tienen algún papel los dispositivos móviles en la educación en un futuro próximo?


·         M.Rives: Todo lo que sea movilidad es el futuro. Las TIC no conocen espacio ni tiempo. No tiene sentido tener los ordenadores anclados a una mesa. La movilidad nos permite aprender dentro y fuera del recinto formal. El aprender no tiene fronteras. Arriesgar es decir, cambiar la escuela radicalmente, vamos a buscar un cambio. El cambio, es ser capaz de trabajar en grupos, hay que potenciar la creatividad y expresarse en múltiples lenguajes.



Manuel Rivesek elkarrizketa honetan esandako gauza guztiekin ados nago. Eskola askotan gertatzen ari den bezala, ikasgeletan ordenagailu bat ikasle bakoitzeko jartzearekin badirudi teknologi berrietan izugarrizko aurrerapausoa egin dela. Baina Manuelek dioen moduan, teknologi horiek ez badira modu egokian erabiltzen, ez gara inbertsio bat egiten ari, dirua alperrik gastatzen baizik. Gauzak aldatu ahal izateko eta nahi dugun eskola lortzeko, denok ez bakarrik irakasleek, baita administrazioek ere hausnarketa sakon bat egin beharko genuke. Garbi izan behar dugu ze eskola nahi dugun eta hori lortzeko lana positiboki egin.


domingo, 13 de mayo de 2012

PROYECTO FACE BOOK: ¿Ha llegado la era Edu-Punk?

( http://www.youtube.com/watch?v=MmEFefoe-9U&feature=player_embedded )

Bideo honetan, Pink Floyd taldearen “Another brick in the wall” abestia entzuten dugun bitartean, Ken Robinsonek  eta Henry Jenkinsek oso esanguratsuak diren hainbat gauza esaten dituzte. Esaldi horiek beraiek esan dituzte moduan berridatzi ditut, baina horiek idatzi baino lehen bi gizon hauek zeintzuk diren jakitea garrantzitsua iruditu zait:

Sir Ken Robinson (Liverpool, Inglaterra, 1950) es un educador, escritor y conferenciante británico, experto en asuntos relacionados con la creatividad, la calidad de la enseñanza, la innovación y los recursos humanos. También ostenta el título de Doctor por la Universidad de Londres desde 1981. Debido a la relevancia de su actividad en los campos mencionados, especialmente en relación con el arte, fue nombrado Sir por la Reina de Inglaterra, Isabel II en 2003.

Henry Jenkins (Estados Unidos, Atlanta, 1958) Profesor universitario y sociólogo, director del programa de estudios comparativos sobre los medios de comunicación del MIT, ha dedicado su carrera profesional a estudiar los medios de comunicación y la forma en que las personas los incorporan a sus vidas. Jenkins empezó trabajando como periodista, luego estudió cine y televisión, y siguió con los medios digitales. Hoy la educación está cobrando cada vez mayor importancia dentro de su espacio de trabajo en el MIT: se especializa en analizar cómo pueden emplearse los videojuegos en el ámbito educativo. Parte de la investigación sistemática sobre lo que aprenden los jóvenes con las nuevas tecnologías, para luego diseñar contenidos escolares curriculares y extracurriculares, y desarrollar a la vez prototipos destinados a los docentes.

Hona hemen bideoan aipatu dituzten gauzak, hezkuntzan lan egiten dugunoi erreflexionatzeko oso baliagarriak izan daitezkeenak:

Ken Robinsonek esandakoak:

·         “El propósito de la educación pública alrededor del mundo es producir profesores universitarios”

·         “Muchas personas brillantes, talentosas y creativas, piensan que no lo son porque aquello para lo que eran buenos en la escuela, no era valorado e incluso era estigmatizado”

·         “Cuando los chicos crecen los educamos de la cintura para arriba, y luego nos concentramos en sus cabezas ligeramente hacia un lado.

·         “Tenemos que cambiar radicalmente nuestra visión sobre la inteligencia”

·         “Yo creo, que nuestra única esperanza para el futuro, es adoptar un nuevo concepto sobre ecología humana, en el que contruyamos el concepto sobre riqueza de la capacidad humana. Nuestro sistema de educación, ha explotado nuestras mentes, de la misma forma en que explotamos la tierra como un recurso particular, y en el futuro no nos va a servir.”

Henry Jenkinsek esandakoak:

·         “Hoy hay más aprendizaje fuera del colegio que dentro del colegio”

·         “Aprendemos del fracaso, aprendemos cometiendo errores, haciéndolo de nuevo y mejor. Cuando las escuelas hacen del fracaso tu fracaso, se privan de lo más vital del proceso de aprendizaje, que es aprender de nuestros errores, pensando críticamente sobre nuestro comportamiento.

·         “Las escuelas son burocracias. Se basan en relaciones fijas entre alumnos y profesores, estructuras y regulaciones burocráticas”

·         “ Si vas a un colegio no hay Facebook, ni Myspace, ni Youtube o Wikipedia. Son plataformas básicas que la gente joven utiliza para conectar con el mundo, expresarse, buscar nuevos contenidos, buscar gente y conectarse socialmente. Están bloqueadas del aula”

·         “La Internet está basada en la inteligencia colectiva, aprendemos el uno del otro”



Esaldi guzti hauek irakurtzean, gauza asko datozkit burura eta egia esan, irakasleak eguneroko errutinetan murgilduta gaudenean, ez dugu behar adina denbora hartzen hausnarketarako, egiten ari garena egokia den ala ez ikusteko. Gauza asko aldatzeko daude, eta Jenkinsek ondo esaten duen moduan akatsetatik ikasi beharko genuke. Bukatzekoa bideoan agertzen den letraren zati baten itzulpena jartzea egokia iruditu zait, egia esan bideo honek jorratzen duen gaiarentzako oso abesti eta letra egokia, ez da harritzekoa bere garaian abesti hau eta abestiaren bideoa oso polemikoak izatea:

“Another brick in the wall”

No necesitamos ninguna educación
No necesitamos que controlen nuestros pensamientos
Ni sarcasmo oscuro en el salón de clases
Profesores dejen a los niños en paz
¡Hey! ¡Profesores! ¡Dejen a los niños en paz!
En conjunto es solo, otro ladrillo en el muro.
En conjunto solo eres, otro ladrillo en el muro.
 



IKTak eta HAUR HEZKUNTZA: Sarrera


Hezkuntza Aplikaturiko Teknologi Berriak izeneko ikasgaia, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako, Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasketen barnean aurkitzen da. Materia honek aurreko urteetan ikasitakoak, “informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin” (IKT) lotura zuzena du, honako bi arrazoiengatik:
  • Guztiontzako Eskola ikuspegiaren baitan kokatzen delako
  • Aniztasunari erantzuteko printzipioak eta estrategiak bereak egiten dituelako.

Egia da teknologi berriei esker, ikasle guztion hezkuntza-premiak asetzeko oso baliagarriak izan direla eta aurrerantzean ere izango direla. Egia da baita ere, hezkuntza premia zehatz baterako sortutako teknologiak, ondoren gizarte guztiarentzako baliagarriak izan direla, adibide bezala, telebistan subtituloak entzumen arazoak zituztenentzat sortuak izan baziren ere, gaur egun denok erabiltzen ditugula. Beraz, denok teknologi berriei buruz erreflexio pertsonal bat egitea ez legote batere gaizki, teknologi berriei esker oztopoak gainditzen joaten gara, ikasteko, bizitzeko, lan eta jolas egiteko gaur egungo gizartean.

       Niri egia esan, hasieran ikasgai honen izenburua entzutea alde batetik beldur pixkat ematen zidan, ez nekielako bertan ondo ze aukituko nuen eta ikasgaia aurrera ateratzeko gai izango nintzen ala ez. Bestaldetik, ikasgaian ze ikasten zen jakiteko ere gogoa banuen, gauza berriak ikasteko aukera izango nuelako.

       Behin ikasgaian murgilduta egon naizenean, ez dut gezurrik esango, momentu askotan agobiatuta sentitu naiz, inoiz entzun gabeko kontzeptuak entzuten nituelako eta gainera horiek egin behar nituelako. Gero pixkanaka pixkanaka, horiek egitean, oztopo txikiak gaintuz joan ahala, momentu batzuetan nire buruaz harro ere sentitu izan naiz. Oso baliogarria izan zait taldekideen laguntza eta baita irakaslearen orientazioak, lanak nondik norakoak izan behar ziren azaldu digulako. Irakaskuntzan ari garenok, teknologi berrietaz asko ikasteko dugu eta teknologi berriak modu egokian eta erabilgarrian eskolan txertatzea lortu beharko genuke.

lunes, 23 de abril de 2012

GAURKO EGUNA

            Gaueko bederatziak dira, arratsalde euritsu honen ondorioz, blai eginda iritsi naiz etxera. Goizeko zortziretan Zumarragako tren geltokian trena hartu eta ordubetean Donostiako geltokira iritsi naiz. "Café con Leche" izeneko tabernan, izen bereko edaria duen edaria hartu ondoren, kontxa hondartza parean dagoen Londres hotelean autobusa hartu eta Antiguo auzoko Benta Berriko plazaraino eraman nau. Bertako plazan dagoen igogailua hartu, igogailutik atera eta oinezkoentzako pasarela zeharkatu ondoren, Antiguo-Landetxe haurreskolako beheko solairuko sarrerara iritsi naiz, goizeko bederatzi t´erdiak dira.
            
          Haurreskolan sartu, aldagelan sartu, arropa aldatu eta mantala jarri ondoren, 0-1 urte bitarteko haurren nire gelan sartu naiz. Bertan nire lankidea eta gure taldeko 8 haur zoragarriak zeuden, gazteenak 9 hilabete eta zaharrenak 15 hilabete ditu. Goiza oso ondo joan da, beste egun batean blog honetan haurreskolako egun bateko martxa azalduko dut.
Nire jardunaldia arratsaldeko lautan amaitu dut, arratsaldeko bostetan klaustroa genuenez, beste lau lankidekin auzoko gozotegi batera joan gara. Indarrak hartzeko kafesne bero bat eta txokolatezko napolitana goxo bat meriendatu ondoren, haurreskolara bueltatu eta bostetan puntual-puntual bilera hasi dugu.

           Haurreskolan 17 lankide gara, 16 hezitzaile eta jardunaldi osoz liberatuta dagoen hezitzaile batek koordinazio lanak egiteaz arduratzen da. Gaurko bileran 15 hezitzaile eta koodinatzailea elkartu gara. Haurreskolan 0-1 urte bitarteko haurren 4 gela daude, 1-2 urte bitarteko 3 gela eta 0-2 urte bitarteko taldekatze gela bat, guztira 8 gela, bakoitzean 2 hezitzaile daudelarik. Haurreskolako lan taldea garbitasunez eta bazkariaz arduratzen diren beste bi langileekin osatzen da.

           Gaurko bileran ez gara gehiegi liatu, 18:30etarako amaitu dugu, hala ere ez naiz sentsazio oso onarekin geratu. Gaiak aipatu ditugu, baina ez dugu gauza handirik erabaki,hainbeste jendeen artean adostasunetara iristea oso zaila izaten da. Jorratu dugun azkeneko gaia formakuntzakoa izan da, Ede Fundazioarekin ikastaro bat on-line garatzen ari gara, eskolako Hezkuntz Proiektua egiten ari gara. Gai hau Teknologi Berriekin erlazio zuzena duenez, biharko nire blogeko sarrera ikastaro hau zertan datzan azaltzen saiatuko naiz.

          Bilera amaitu eta eskolatik ateratzean, Donostian izugarrizko zaparrada ari zuen. Autobusa hartu, Donostiako tren getokira gerturatu eta Zumarragara zetorren trena hartu dut. Treneko bidaian koadernoa hartu eta blogean idatzi behar nuena idazten aritu naiz, bihartik aurrera netbook-a eramango dut eta horrela zuzenean nire buruko ideiak zuzenean ordenagailuan isladatuko ditut. Zumarragara iritsi, errekaren zubia pasa eta egun luze bat eta gero nire herri kuttunera iritsi naiz, Urretxura. Afaldu eta ordenagailu aurrean nire koadernoan idatzitakoa blogera pasa dut. Dagoeneko hamarrak pasata dira, egun luzea gaurkoa, banoa ohera! 
          

domingo, 22 de abril de 2012

NIRE HAURRESKOLAREN AURKEZPENA

Hiru ikasturte daramatzat Donostiako Landetxe Haurreskolan lan egiten, Urtarrilean beste haurreskola batekin bateratu ginen eta gaur egun, Donostiako Antiguo-Landetxe Haurreskola osatzen dugu. Hona hemen gure haurreskolako aukezpentxoa:
Sarrerako Kartela
Donostiako Antiguo-Landetxe Haurreskolaren ibilbidea laburra da, 2012ko urtarrilaren 9an hasi zuen bere ibilbidea. Baina ibilbide luzea duten beste bi haurreskolek osatzen dute:
  1. Antiguako Haurreskola: Hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea eta munizipala izan da Haurreskolak Partzuergoan sartu arte, 2010eko irailean.
  2. Landetxe Haurreskola: 1975eko irailaren 15ean hasi zuen bere ibilbidea eta hezitzaile eta gurasoen ekimenari esker lortu izan du aurrera ateratzea, 2004ean Haurreskolak Partzuergoaren barnean sartu zen arte.

Bi haurreskola hauek “etxetxo” txikietan zeuden kokatuta, lehenengoa Antiguako auzoan eta bigarrena Aieteko auzoan. Udaletxeak bi haurreskola hauen funtzionaltasun urriagatik, kokagune berri bat gauzatzea erabaki zuen: Montpellier, gazteentzako lojamendua eskaintzen duen eraikin berri bateko beheko solairuan.
2012ko urtarrileko lehenengo astean, Gabonetako oporretan, haurreskola bakoitzeko bi hezitzaileek materialaren trasladoa egin behar izan zuten. Urtarrilaren 9an denak batera hasteko, hezitzaileak eta haurrak. Egoera honek lan gogorra suposatu du hezitzaile taldearentzat, helburuak zehaztea, haurreskolaren antolamendua bateratzea ( ordutegiak, egutegia,…), haurren egokitzapena espazio berrietara, gelen prestaketa,…
Blog honetan saiatuko naiz gure haurreskolako txoko desberdinak deskribatzen eta bertan izaten ditugun ekintzetaz berri ematen. Hasteko haurreskolako kanpokaldeko argazkitxo batzu erakutsiko dizkizuet:
Haurreskolako Beheko Solairuko Sarrera
( 0-1 urteko haurren sarrera)
 
 Haurreskolako Sarrera Nagusia
( Goiko Solairua, 1-2 urteko haurren sarrera)

Haurreskolako Goiko Solairuko Terraza
( Sarrera nagusiko ezkerreko aldean kokatuta )
Haurreskolako Goko Solairuko Beste Terraza
( Sarrera nagusiko eskubiko aldean kokatuta )


sábado, 21 de abril de 2012

AURKEZPENA


Kaixo eta ongi etorri guztioi nire blogera.

Nerea Alustiza nauzue HH-ko ikaslea,gaur egun Donostiako Antiguo Landetxe Haurreskolako hezitzaile bezala ari naiz lanean. Haur Hezkuntzako Goi Mailako Heziketa Zikloa amaitu eta berehala hasi nintzen lanean, dagoeneko bost ikasturte daramatzat Haurreskolak Partzuergoan 0-3 urte bitarteko haurrekin. Lanean ari naizen bitartean, Gasteizko Irakasle eskolan Haur Hezkuntzako ikasketak egiteko matrikulatu nintzen, lana eta ikasketak bateratzea askotan zaila izan arren, poliki poliki diplomatura ateratzen ari naiz eta pertsonalki gauza berriak ikastea oso aberasgarria da.

Teknologi berrien ikasgaiari dagokionez, nahiz eta lanean on-line ikastaro desberdinetan aritzen garen, oraindik ere irakaskuntzan lan egiten dugunok teknologi berriei buruz asko ikasteko dugu. Ikasgai honi esker espero, poliki poliki aplikazioa desberdinak ikasi ahal izatea eta gero eskolan martxan jartzeko aukera izatea. Donostiako Haurreskola batean hezitzaile bezala nagoenez, ideia polita iruditu zait ditudan burutazioak, ikasturte hauetan izandako esperientziak, egindako ikastaroak eta jardunaldiak, azken finean haurreskoletan izandako istorioak blogan idaztea. Ideia interesgarria iruditu arren, ez dakit buruan dudana blogean isladatzea lortuko dudan, baina saiatuko naiz. Momentuz, orain arte inoiz egin ez dudan zerbait egitea lortu dut, bloga sortzea. Hemendik aurrera, poliki poliki blogari forma ematen saiatuko naiz eta ditudan istorioak bertan idatziko ditut.