miércoles, 2 de junio de 2021

HAUR HEZKUNTZAN AHOZKOA LANTZEKO PROIEKTUA


HAUR HEZKUNTZAN AHOZKOA LANTZEKO PROIEKTUA


    Blogeko sarrera honetan, haur hezkuntzan ahozkoa lantzeko proiektu txiki baterako sortutako materialak eta baliabideak aurkituko dituzue. Lan hau egiterako orduan, oinarri bezala 2008.urtean Bizkaiko Urtxintxa Eskolak sortutako Katramila goizetik gauerako abesti-jolasak liburua hartu dut, liburuarekin batera 29 abestiz osaturiko diska dator. Bertan, haurrekin goizean hasi eta gauera arteko eguneroko errutinak euskaraz egiteko baliabideak aurki ditzazkegu. Hezitzaileok ( gurasook, irakasleok, begiraleok,...) esnatzeko, bazkaltzeko, sentimenduak adierazteko, euskaraz egitera animatzeko, laztanak egiteko, lotara joateko...abesti-jolasak ikasteko aukera izango dugu. 
    Bertan dauden abesti-jolasetatik hamar aukeratu ditut, haurreskolako 1-2 gelako haurrekin edota 2 urteko gelan egiteko jarduerak proposatzeko, ikastetxean Haur Hezkuntzako ikasleen ahozko gaitasun komunikatiboa lantzeko tresna lagungarri moduan proposatzeko.
    Hurrengo bideoetan proposatutako 10 jarduerak Amanerekin etxean grabatu ditut, nire bi urteko alabarekin, ikastetxean irakasle bakoitzaren esku egongo da norberaren eta taldearen ezaugarrietara jarduerak moldatzea (adina, jardueraren eta landu nahi den egituraren konplexutasuna, espazioak, txokoak, taldekide kopurua,...). 
    Beraz, aurkezpen txiki honetan, adin honetako haurrekin literaturako baliabide bat ahozko komunikazioaren bidez baliagarria izan daitekeen bide bat proposatzen da, Katramilako egileek dioten moduan, hizkuntza jolasetan oinarrituta.




KATRAMILA AURKEZPEN BIDEOA






 

EGUNA HASI DA 

      Eguna hastean erabiltzeko abestia da. Polita da haurrak esnatzeko abesti bat izatea, hauentzat ohetik altxatzea gogorra izan ez dadin eta goxo-goxo eta pozik esna daitezen. Haurreskoletan goizero abesten den abestia da, haurrek gelakideei egunon esan eta gelakideen izenak ikasten dituzte.







ZER GOSALDU DUZU? 

    Haurrek zer jan duten asmatzeko jolasa da. Zer jan duten asmatzen duzunean, harrituta geratzen dira, jolasa, magia-truko bat bezala hartzen dutelarik. Abesti-jolas honek, janariak ahoz esateko eta ikasteko ere balio du.





ZINTZ ETA ZINTZ 

    Zintz egiten hasten direnerako abestia da. Higienearen garrantzia azpimarratu eta hauek bideratzen hasi. Haurren behar fisiologikoak antzeman eta erantzuna eman behar diegu, beraiek ondo sentitzeko eta jolasean gustora aritzeko. Gainera abesti honetan hainbestetan erabiliko dugun onamatopeia behin eta berriz errepikatzen da, haurrek berehala ikasiko dute zintz eta zintz esaten.






ABESTU NAHI DUGU 


    Poza adierazteko abesti aproposa dugu hau. Mezu positiboa transmititzen du eta abesteak alaitasuna dakarrela eta tristura gainditzeko balio duela azalduko diegu haurrei. Abestearen eta abestien bidez, ahozko hizkuntzaren transmisioaren garrantziaz jabetzetzen gara.







ZER DA ZARATA HORI? 

    Jatorduen aurretik abesteko abestia da, gose direla adierazten duena. Txikitxoek, tripan sortzen den zarat zergatik den ulertuko dute. Haurrei aldarrikatzea suposatzen duen edozein abesti eta jolas, asko gustatzen zaie. 






KATRAMILA 

    Kulturartekotasuna kontutan hartzen duen abestia da. Gaur egun, kultura ezberdinetako haur asko elkartzen dira gelan, eta hori zein aberasgarria den adierazi nahi du abesti honek. Txikitatik adierazi nahi zaie, nahiz eta kolore, ohitura eta hizkuntza ezberdinak izan, denak batera jolas daitezkeela, barrez leher daitezkeela eta KATRAMILA sor dezaketela elkarrekin.







OSTIRALA 


    Ostirala heltzean, lagunengandik agurtu beharra suertatzen da, eta eguneroko lagunak bi egunetan ez ikusteak agur handia merezi du! Hortaz, astea pozik bukatzeko abesti alaia da hau.









AGUR AGUR MINA 


    Haurrek mina hartzen dutenean abestekoa da. Mina hartu duen lekuan laztandu bitartean edo zauria sendatu bitartean abestuko da, haurra lasaitzeko. Abesti honekin haurrari babesa eskiniko diogu.






NON DITUZU KILIMAK? 


   Haurrek abesti honekin beraien gorputza ezagutuko dute eta afektibitatea ere landuko da. Txikitxoenak gorputzaren kontzientzia bereganatzen joango dira. Horrez gain, gorputzeko atalak ahoskatzeko eta ikasteko balio du.








AMETSEN HIRI HANDIA


    Lo hartzeko abestia da. Gaueko ipuinaren ostean, abesti honekin, ametsen mundu ederrera gonbidatu nahi ditugu gauero, lotara lasai eta pozik joan daitezen.







 





















 



jueves, 24 de mayo de 2012

BLOGAREN EBALUAZIOA

Beno, iritsi da blogaren ebaluazioa egiteko eguna. Egia esan Teknologi Berrietako irakaslearekin harremanetan jarri nintzenean, egin behar ziren gauza guztiak azaldu zizkidanean, beldur pixkat sartu zitzaidan. Ordenagailuarekin aritzea ohituta nago eta nire haurreskolan ere ordenagailuarekin gauza asko egin behar izaten ditut, azkenaldian gainera egiten ditugun formakuntza guztiak on-line izaten dira. Hala ere, mindomo, scratch,.. moduko hitzak inoiz entzun gabe nituen. Blog hitza aldiz mila aldiz entzunda nuen, baina blog bat sortzen dudan lehen aldia da. Bloga sortzen hasi nintzen lehen egunean, ez nuen asmatzen fundamentuzko ezer egiten, baina ordutxo batzuk ordenagailu aurrean egon eta gero, sarean tutorialak ikusi ondoren, poliki poliki, azkenean blog bat sortu dut. Oraindik asko ikasteko eta hobetzeko dudan arren, egin dudan blogaz harro nago eta aurrerantzean bloga osatzen eta berritzen saiatuko naiz.
Nire blogari forma emateko oso baliagarriak izan zaizkit, nire ikaskideak egindako blogetan salseatzea. Hasieran ikaskidei beraien helbidea eskatzeko lotsa ematen zidan, agian nire helbidea ematea lotsa ematen zidalako. Baina egia esan, besteen lanak ikustea oso positiboa izan, besteek bloga nola osatu duten ikustea eta askotan nirea osatzeko ere ideia asko eman dizkidate.

Nik nire taldekidea den, SAIOA AGUINACO MARTINEZ DE QUELEN bloga (http://saioaikthezkuntzan.blogspot.com.es) ebaluatu dut. Saioa ni bezala ikasketak lanarekin bateratzen ditut eta berarekin konpartitutako unetan, nire zailtasun berdinak izan dituela transmititu dit. Baina oztopo guztiak gainditu ditu eta niri asko gustatu zaidan bloga osatu du. Zorionak Saioa! Hona hemen, puntuz puntuz bere blogaren inguruan egin dudan ebaluazioa:

KATEGORIA

·         Ikaslearen oharrak: koadernoan jasotzen diren apunteak, ideiak…:

Ohar ugaritasuna eta kalitaztekoak: norberaren gogoetak, eta iruzkinak, azalpenak, adibideak, irudiak ...

·         Analisia eta gogoeta:

Datuak , ideia propioak eta teoria uztartzen ditu. Era berean, idatzita agertzen den guztiaren analisia eta gogoeta egiten du.

·         Sormena eta originaltasuna:

Bloga originala da, baina atal batzuk nahiko apal aurkezten dira.

·         Atalen arteko lotura eta koherentzia:

Atal guztiak koherentzia dute eta loturak agertzen dira.

·         Hizkuntzaren zuzentasuna:

Idazkera jasoa. Akatsak ez dira nabarmenak, edota garrantzi gutxikoak dira.

·         Aurkezpena:

Itxura zaindua dauka. Baina, sarrerak era nahasian aurkezten direla ematen du, esteken formatoa dela eta.


SCRATCH: Han Urrun Etxe Poxpolo

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:

• Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea

• Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea

• Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea

• Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea

• Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera

• Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera

• Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna

• Programazioaren oinarriak ikasteko aukera

• Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…

• Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea


Teknologi berrietako ikasgaian, scratch ikasi dugun azkeneko aplikazioa izan da eta egia nik bereziki, ez dut aplikazio hau lantzeko denbora asko izan. Hala ere, hasierako pauso hauek egin ditut:

  • http://scratch.mit.edu/ orrialdean erregistratu naiz eta programa deskargatu dut.
  • Eskola bateko irudia aukeratu dut.
  • Txirri Mirri eta Txiribitonen txistulari diskotik, Han Urrun Etxe Poxpola abestia sartu dut.
  • Panpintxo bat aukeratu dut.
Nire ideaia abestiaren bitartean panpintxoari mugimendua eta dantza bat sortzea zen, saiakera asko egin ditut eta oraindik ez dut lortu, baina lortuko dut!

Bestalde, blogean egindako lana jartzen saiatu naiz baina irudia jartzea bakarrik lortu dut:


SCRATCH: HAN URRUN ETXE POXPOLA

MINDOMOA: BIDEO JOKOAK

Mindomoa mapa mental bat da, bertan erabiltzaileak mapak sortu, ikusi eta konpartitu daitezke. Horretarako jarraitu beharreko pausoak:
  • http://www.mindomo.com/ orrialdean sartu
  • Bertan helbidea eta erabiltzailea sartu behar dira
  • Mindomo barruan sartu ondoren, gai baten inguruan mindomoa sortzen da eta jende desberdinarekin mindomoa osatzeko aukera dago
Teknologi Berrietako ikerketa lana mindomo batean egin dugu, gure taldeko partaideak hauek izan gara:
  • Amaia Usandizaga
  • Aitziber Agirrezabala
  • Saioa Aguinaco
  • Nerea Alustiza
Gure ikerketa lana BIDEO JOKOAK HEZKUNTZAN izan da, bertan gaiari buruzko informazioa eta artikuluak bilatu ditugu, gaiarekin loturiko jardunaldiak aztertu ditugu, gurasoei bideo jokoen inguruan inkesta bat pasa diegu,...

Guzti honen emaitza ondorengo helbidean klikatuz ikusi dezakezue:

<iframe width="500" height="405" src="http://www.mindomo.com/view.htm?m=5bf34f729c3b456aa77598e7d6138988" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Blog honen ezkerraldean ere, mindomoa ere ikus dezakezue ( formato txikiagoan jartzen saiatu naiz, baina ez dut lortu ).

Bestalde hurrengo bi irudi hauetan, mindomoa itxita eta zabalik nola geratu den ikus daiteke (irudian klikatuz gero, irudiak garbiago ikusten dira) :

MINDOMOA ITXITA: BIDEOJOKOAK HEZKUNTZAN
MINDOMOA IREKITA: BIDEOJOKOAK HEZKUNTZAN

2. APLIKAZIOA: CMAP TOOLS

Blogean sartzeko aukeratu dudan bigarren aplikazioa CMAP TOOLS programa izan da. Cmap Tools, programa libre bat da eta hezkuntzan oso erabilgarria da. Programa honi esker, edozein motatako mapa kontzeptualak egin daitezke eta gainera objetuen arteko harremanak sortu daitezke. Kontzeptuei baita ere bideoak, argazkiak, textua,... gehitzeko aukera dago.
Bertan mapa kontzeptual bat egiteko egin behar den gauza bakarra, Cmap Tools programa ordenagailuan instalatzea da eta gero mapa kontzeptuala egin ahal izateko sarean tutorial asko aurki daitezke.

Nik nire haurreskolan on-line egiten ari garen ikastaro batean lantzen ari garen Hezkuntza Proiektuari buruzko mapa kontzeptual bat egin dut. Mapa kontzeptuala sotu ondoren, jpg formatura pasa dut eta hemen duzue ikusgai ( mapa kontzeptuala argiago ikusi ahal izateko, klikatu irudian ):


HAURRESKOLETAKO HEZKUNTZ PROIEKTUAREN MAPA KONTZEPTUALA






1.APLIKAZIOA: FLICKR

Blog honetan sartzeko aukeratu dudan lehenengo aplikazioa, FLICKR aplikazioa izan da.
Flickr web leku bat da, bertan argazkiak eta bideoak, gorde, ordenatu, bilatu eta konpartitu daitezke.
Aplikazio erabiltzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:


  • http://www.flickr.com/ orrialdean sartu.
  • Orrialde honetan kontu bat ireki behar da.
  • Kontua ireki ondoren, http://www.flickr.com/  orrialdean sartzen zaren bakoitzean sesio bat ireki behar da, bertan helbidea eta pasahitza jarri behar dira.
  • Bertan sartuta zaudenean argazkiak eta bideoak igo daitezke.
  • Aplikazio honek aukera asko ematen dizkizu, argazkiak igo, lagunekin konpartitu,... niri oso interesgarria eta erraza iruditu zait.
Nik nire haurreskolako argazkiak sartu ditut. Argazki bakoitzaren azpikaldean, argazkian ikusi daitekeenari buruzko azalpen txiki bat egin dut. Gainera argazki guztiekin album bat osatu dut. Beraz, hurrengo helbidean klikatuz gero, Donostiako Antiguo-Landetxe haurreskolako argazkiak ikusiko dituzue:

 http://www.flickr.com/photos/antiguo-landetxe_haurreskola/

Zuen gustokoak izatea espero dut eta nahi duena gure Haurreskola bisitatzera gonbidatuta dago.

domingo, 20 de mayo de 2012

LOS DESAFIOS DE LAS TIC PARA EL CAMBIO EDUCATIVO



CARNEIRO, R., TOSCANO, J.C., DÍAZ, T. (Coords.)

Colección Metas Educativas.

OEI/Fundación Santillana, Madrid, 2009, pp. 181.



“Las TIC y los nuevos paradigmas educativos: la transformación de la escuela en una sociedad que se transforma”


“Los desafios de las TIC para el cambio Educativo” izeneko liburuan, bigarren kapituluan “Las TIC y los nuevos paradigmas educativos: la transformación de la escuela en una sociedad que se transforma” aurkitu dezakegu, Roberto Carneirok idatzita. Bertan hiru paradigma aipatzen dira:



  1. PARADIGMA: “La educación como servicio (de proximidad)
  2. PARADIGMA: “Escuelas que aprenden”
  3. PARADIGMA: “La construcción de los aprendizajes”