miércoles, 2 de junio de 2021

HAUR HEZKUNTZAN AHOZKOA LANTZEKO PROIEKTUA


HAUR HEZKUNTZAN AHOZKOA LANTZEKO PROIEKTUA


    Blogeko sarrera honetan, haur hezkuntzan ahozkoa lantzeko proiektu txiki baterako sortutako materialak eta baliabideak aurkituko dituzue. Lan hau egiterako orduan, oinarri bezala 2008.urtean Bizkaiko Urtxintxa Eskolak sortutako Katramila goizetik gauerako abesti-jolasak liburua hartu dut, liburuarekin batera 29 abestiz osaturiko diska dator. Bertan, haurrekin goizean hasi eta gauera arteko eguneroko errutinak euskaraz egiteko baliabideak aurki ditzazkegu. Hezitzaileok ( gurasook, irakasleok, begiraleok,...) esnatzeko, bazkaltzeko, sentimenduak adierazteko, euskaraz egitera animatzeko, laztanak egiteko, lotara joateko...abesti-jolasak ikasteko aukera izango dugu. 
    Bertan dauden abesti-jolasetatik hamar aukeratu ditut, haurreskolako 1-2 gelako haurrekin edota 2 urteko gelan egiteko jarduerak proposatzeko, ikastetxean Haur Hezkuntzako ikasleen ahozko gaitasun komunikatiboa lantzeko tresna lagungarri moduan proposatzeko.
    Hurrengo bideoetan proposatutako 10 jarduerak Amanerekin etxean grabatu ditut, nire bi urteko alabarekin, ikastetxean irakasle bakoitzaren esku egongo da norberaren eta taldearen ezaugarrietara jarduerak moldatzea (adina, jardueraren eta landu nahi den egituraren konplexutasuna, espazioak, txokoak, taldekide kopurua,...). 
    Beraz, aurkezpen txiki honetan, adin honetako haurrekin literaturako baliabide bat ahozko komunikazioaren bidez baliagarria izan daitekeen bide bat proposatzen da, Katramilako egileek dioten moduan, hizkuntza jolasetan oinarrituta.




KATRAMILA AURKEZPEN BIDEOA






 

EGUNA HASI DA 

      Eguna hastean erabiltzeko abestia da. Polita da haurrak esnatzeko abesti bat izatea, hauentzat ohetik altxatzea gogorra izan ez dadin eta goxo-goxo eta pozik esna daitezen. Haurreskoletan goizero abesten den abestia da, haurrek gelakideei egunon esan eta gelakideen izenak ikasten dituzte.







ZER GOSALDU DUZU? 

    Haurrek zer jan duten asmatzeko jolasa da. Zer jan duten asmatzen duzunean, harrituta geratzen dira, jolasa, magia-truko bat bezala hartzen dutelarik. Abesti-jolas honek, janariak ahoz esateko eta ikasteko ere balio du.





ZINTZ ETA ZINTZ 

    Zintz egiten hasten direnerako abestia da. Higienearen garrantzia azpimarratu eta hauek bideratzen hasi. Haurren behar fisiologikoak antzeman eta erantzuna eman behar diegu, beraiek ondo sentitzeko eta jolasean gustora aritzeko. Gainera abesti honetan hainbestetan erabiliko dugun onamatopeia behin eta berriz errepikatzen da, haurrek berehala ikasiko dute zintz eta zintz esaten.






ABESTU NAHI DUGU 


    Poza adierazteko abesti aproposa dugu hau. Mezu positiboa transmititzen du eta abesteak alaitasuna dakarrela eta tristura gainditzeko balio duela azalduko diegu haurrei. Abestearen eta abestien bidez, ahozko hizkuntzaren transmisioaren garrantziaz jabetzetzen gara.







ZER DA ZARATA HORI? 

    Jatorduen aurretik abesteko abestia da, gose direla adierazten duena. Txikitxoek, tripan sortzen den zarat zergatik den ulertuko dute. Haurrei aldarrikatzea suposatzen duen edozein abesti eta jolas, asko gustatzen zaie. 






KATRAMILA 

    Kulturartekotasuna kontutan hartzen duen abestia da. Gaur egun, kultura ezberdinetako haur asko elkartzen dira gelan, eta hori zein aberasgarria den adierazi nahi du abesti honek. Txikitatik adierazi nahi zaie, nahiz eta kolore, ohitura eta hizkuntza ezberdinak izan, denak batera jolas daitezkeela, barrez leher daitezkeela eta KATRAMILA sor dezaketela elkarrekin.







OSTIRALA 


    Ostirala heltzean, lagunengandik agurtu beharra suertatzen da, eta eguneroko lagunak bi egunetan ez ikusteak agur handia merezi du! Hortaz, astea pozik bukatzeko abesti alaia da hau.









AGUR AGUR MINA 


    Haurrek mina hartzen dutenean abestekoa da. Mina hartu duen lekuan laztandu bitartean edo zauria sendatu bitartean abestuko da, haurra lasaitzeko. Abesti honekin haurrari babesa eskiniko diogu.






NON DITUZU KILIMAK? 


   Haurrek abesti honekin beraien gorputza ezagutuko dute eta afektibitatea ere landuko da. Txikitxoenak gorputzaren kontzientzia bereganatzen joango dira. Horrez gain, gorputzeko atalak ahoskatzeko eta ikasteko balio du.








AMETSEN HIRI HANDIA


    Lo hartzeko abestia da. Gaueko ipuinaren ostean, abesti honekin, ametsen mundu ederrera gonbidatu nahi ditugu gauero, lotara lasai eta pozik joan daitezen.







 





















 



No hay comentarios:

Publicar un comentario